BISITA TURISTIKOA LASTERKETAREN GOIZEAN
Ezagutu Maratoi Erdiko helmuga jasotzen duen herriaren ondare historiko eta arkitektonikoa, lasterketa eguneko goizean bertako gida baten bitartez.
Bi bisita interesgarri zure eskura, erabat doan.
- 10:30: Urrezko Mendeko pertsonaia handiak Loiolako San Inazioz haratago. Azpeitiko alde zaharreko bisita gidatua.
Iraupena: +- ordubete.
Irteera: Plaza Nagusiko kioskoaren aurrean
- 12:00. Ezagutu euskal pertsonaiarik unibertsalenaren omenez eraikitako Batikano txikia: Loiolako San Inazio.
Iraupena: +- ordubete. Jaiotetxeko sarrera ez dago barne.
Irteera: Santutegiko harmaila nagusiaren aurrean.
2023ko KAMISETA
Irudi aurkezpenean azaldu genuen bezala, 30. edizio berezi honetarako BIDEA EGINEZ! kamiseta berezia prestatu dugu.
Gaur egun, lasterketa ia denek dute bere elastikoa. Lasterketaren ikurretako bat izaten da eta hori horrela dela jakitun, urtez urte ahalegin berezi bat egiten dugu AzkoitiAzpeitiako kamiseta horrela izan dadin.
42K Running etxearekin daramatzagu urte batzuk. 100% pertsonalizatzeko aukera ematen du etxe hoenk eta aurtengoan, gure lantaldearen laguntzarekin diseinu ikusgarri hau egitea lortu dute:
Kamiseta handituta ikusteko, argazkien gainean klik egin
Hala ere, irudi honen atzean, mezu asko daude. Beste behin Kultura eta kirola batu ditugu , lasterketako bi lagun handiren maisutasunaren laguntzaz.
Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak hiruna bertso bota dituzte, AzkoitiAzpeitiako 30 edizio hauek azaltzeko. Bertso hauek zukutu eta BIDEA EGINEZ! irudia landu eta bertsoek esaten dutena, kamiseta honetan irudikatzea nahi izan dugu.
Kirol beharra adieraztean Urola erdiko haiziak
Diego ta bere ingurukoei ametsak soraraziak
Hau egin leike hori ere bai pentsamendutan hasiak
Maratoi erdi bat antolatu poz da kezka nahasiak
30 urtez fruitua emandu eregin zuten haziak.
Diego izan da probaren bihotz ta ingurua azala
Berdingabeko lankidea zen nekaezin zerbitzala
Urte batzuek joanagaitik zoritxarren hil zala
Parte hartzera datorren horrek biak gozatu ditzala
Zaletuaren argia eta Diego beraren itzala
Bere izana ta izakera dira oraindik lemazai
Jarraipen egoki bat emanez bere helburu ta gauzai
Ídolo baina herritar xume haundikeriaren etsai
Bere irudiaren ondoan ez gara pasatzen lasai
Irripar batez begiratuaz korrika noiz hasiko zai
Askok gogoa zuen bailaran kirola eragiteko
lagun batzuren sua aski zen ideiak irakiteko.
Batu ditzagun Azkoiti, Azpeiti, herrikoi ta eliteko
lagun askoren babesarekin garaia zen ekiteko
amets bat baino izan ez zena egiatan egiteko.
Herrikoiari erantsi nahia goren mailako izpiak…
Diegok probatu samarrak zeuzkan, bi izaerak, hitz biak.
“Nik ekarriko” esango zuen, ez “ditut” ta ez “diazkiat”
Diegorentzako nahia ta ahala ziren senide bizkiak
eta holaxe gauzatu ziren amestutako guztiak.
Hogeitabira iritsi gara, ez ote da garaipena?
bizi bizirik eutsi izana lagunaren oroimena.
Diego joan zen baina hemen dago, hainbat urtean barrena
Loiolaldeko brontzezko irudi horren baitan dago dena…
alde batetik joanekoa da, ta bestetik dagoena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzan izan da aurkezpena eta ondoko loturan duzue aurkezpen honetako prentsa oharra:
![]() |
Babesten dute:![]() ![]() ![]() |
XEYE 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) mail:azkoitiazpeitia@azkoitiazpeitia.eus Legezko Abisua|Pribatutasun Politika|Cookie Politika © AZKOITIAZPEITIA 2023
WEB DESIGN:IRUDHITZ | ||||||||||