• Lasterketa 16:15etan hasiko da.

  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek Martxoaren 23ko (osteguna) gauean itxiko dira.

  • Parte hartu ezin izatekotan, 15 egun lehenago jakinaraziz 3 aukera daude:
    - Dorsala gorde datorren urterako
    - Titulartasun aldaketa (parte hartzaile berriaren datuak bidaliz)
    - Lasterketako poltsa etxera bidali.

  • Dorsalen banaketa lasterketa egunean egingo da Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:00etara.

  • Kamiseta irteeran emango da dorsalarekin batera.

  • Baita ere dorsala jasotzeko Kamisetarekin batera, jasotze puntuak egongo dira honako denda hauetan:

    * AZPEITIA: SHANTI LAZKANO KIROLAK - José Artetxe,1

    * AZKOITIA: PLAZA BERRI SPORT - Ibai Ondo,7

    * DONOSTIA: ROBERS KIROLAK - Larramendi,10

    * BILBAO: BIKILA - Euskalduna,7

    * GASTEIZ: RUNNIGFIZ - Portal de Castilla,45

  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.

  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko. Ikasberriko biribilgunetik irtengo da. Lehenengoa 14:30tan irtengo da. Joan etorrian ibiliko da eta azkenekoa 16:00etan izango da.

  • Lasterketa amaitzen duten partaideek oroitzapenezko giltzatakoa jasoko dute.

  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

  • Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.

Edozein zalantza, kontsulta, informazio: kontsultak@azkoitiazpeitia.eus







Babesten dute:



XEYE
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitiazpeitia@azkoitiazpeitia.eus


Legezko Abisua|Pribatutasun Politika|Cookie Politika

© AZKOITIAZPEITIA 2023



                                                        WEB DESIGN:IRUDHITZ