LEGEZKO ABISUA

1. Web gune honen jabearen identitatea
Informazio eta Elektronika Merkataritzaren Elkarteko Zerbitzuei dagokien uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, www.azkoitiazpeitia.eus atariaren jabegoa berri ematen dizugu:
* Egoitza soziala: AZKOITIAKO ETA AZPEITIAKO XEYE K.E. (aurrerantzean XEYE)
* I.F.Z.: G20858304
* Helbidea: Jose de Artetxe nš17, 20730 Azpeitia.
* Telefonoa: 943 815768 / 636 801991
* Posta elektronikoa: azkoitiazpeitia@azkoitiazpeitia.eus
* Erregistroko datuak: Alta data: 2004-10-29
- CD0003431 erregistro zenbakia Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetan sartzean, "erabiltzaile" baldintza eransten zaizu eta ondorioz www.azkoitiazpeitia.eus atarian ageri diren baldintza orokorrak onartzen dituzu inongo aitzakiarik gabe. Beraz, erabiltzaileak aipatu web gunera sartu eta atari hau nabigatu eta erabili nahi duen bakoitzean, indarrean dauden baldintza orokorrak irakurri beharko ditu, aipatu baldintza hauek aldian-aldian moldatu daitezke eta.
Zentzu honetan, "Erabiltzaile" kontsideratuko da www.azkoitiazpeitia.eus atariak garatzen dituen zerbitzu eta ekintzetan, doan zein ordaindu beharrekotan.

2.1. Aplikazioaren xedea eta esparrua
Erabilera baldintza orokor hauek arautzen dute sarbidea, nabigazioa, zerbitzuen kontratazioa eta www.azkoitiazpeitia.eus webgunearen erabilera, baita edukien erabileratik eratorritako erantzukizuna ere, hala nola, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, edota beste edozein sorkuntza jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestua.
XEYEk baldintza bereziak ezar ditzake zerbitzu espezifikoak baliatzeko edo kontratatzeko, honako baldintza orokorren aplikazioa osagarria izanik. Kontraesanik balego baldintza berezien eta baldintza orokorren artean, bereziak lehenetsiko dira.

2.2. Zerbitzuen erabilpena eta sartzeko baldintzak
a) Hasiera batean, www.azkoitiazpeitia.eus web gunerako sarbidea librea da eta doanekoa. Hala ere, zenbait zerbitzu eta eduki aurretik kontratatutako zerbitzu edo produktuek berezko dituzten baldintzetara lotuta egon daitezke; kasu hauetan, baldintza bereziak txerta daitezke.
b) Uneoro, erabiltzaileak webguneko zerbitzuen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauen, indarreko legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren araberakoa; baita Interneten orokorrean onartutako jardunbidearena ere.
c) Erabiltzaileak bermatzen du webgunean dauden formularioen bidez emandako informazio guztia zilegia, erreala, zehatza, egiazkoa eta gaurkotua dela. Informazioan egon daitekeen edozein aldaketa XEYEri berehala adierazte erabiltzailearen ez beste inoren ardura da.
d) Erabiltzaileak bazter utziko ditu: birusak sartzea, programa, makro edo karaktere sekuentziak sartzea, hain zuzen web gunearen sistema informatikoari kalte egingo dion edozer sartzea; baliabide gehiegi erabiltzeagatik beste erabiltzaile batzuen sarrera oztopatzea; web honetan azaltzen diren datuak publizitatea egiteko erabiltzea; berrekoizpenak, kopiak, web honetan biltzen diren eduki guztiak eraldatu, edonoren artean zabaldu; web honetan dauden zerbitzuen erabilpenaz jabego intelektuala, industri sekretuak, kontratuzko konpromisoak, ohore-, irudi-eskubideak eta besteen intimitatea kaltetu; norgehiagoka desleialak eta ez legezko publizitatea.
e) www.azkoitiazpeitia.eus atariko zerbitzuren bat erabili edo kontratatzekotan, erabiltzaileak erregistro datuak beharko balitu, informazio hau era egoki eta egiazkoan emateko erantzukizuna izango du erabiltzaileak. Erregistroaren ondorioz, erabiltzaileak pasahitza bereganatuko balu, erabilpen egokia egiteko ardura izan beharko du eta zerbitzu hauetara sartzeko emandako pasahitza sekretupean gorde beharko du. Ondorioz, Erabiltzaileak ematen zaien kode edo pasahitza ezkutuan gordetzeko eta konfidentzialtasuna bermatzeko erantzukizuna dute eta ezin izango diote beste inori eman, sekula ez, eta sarbidea ere ez diote inori utziko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da beste pertsona batek berak gordean eduki beharreko pasahitza modu okerrean erabili edo galtzea baldin badu. Lapurreta den kasuan, desagertuz gero edota baimenik gabeko erabilera gertatzen bada, erabiltzaileak guzti horren berri eman beharko dio XEYEri dena delako pasahitz edo kodea baliogabetzeko.
XEYEk ez du erantzukizunik hartuko hirugarren pertsonen edo baimendu gabeen kasutan, Erabiltzaileak erabilpen okerraren berri ematen ez duen bitartean.

3. Jabego intelektual eta industrialaren eskubideak
XEYEk www.azkoitiazpeitia.eus web gunea osatzen duten elementu guztien jabego intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, marka, merkatal izenburua eta ikur bereizgarria barne. Partikularki eta mugarik gabe, egileen eskubideaz babestuta daude diseinu grafikoa, iturri-kodeak, logoak, testuak, grafikoak, marrazkiak, argazkiak, soinuak eta web gunean agertzen diren beste hainbat elementu.
Edozein kasutan, www.azkoitiazpeitia.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du XEYEren aldetik erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko-egiterik, ez transmisiorik eta ezta eskubide horiek pertsonalki erabiltzeko lizentzia total nahiz partzialik ere esan nahi.
Horregatik, Erabiltzaileak www.azkoitiazpeitia.eus atariko edozein edukiren erreprodukzio, berrerabilpen, banaketa, komertzializazio, eraldaketa, kopia, komunikazio edota era ezberdineko ustiapena egitea arau-hauste bat dela onartzen du, XEYEn espresuki eta idatziz emandako baimena ez badago aurretik; elkartearen jabego intelektual edota industrialaren aurkako arau-hauste bat da.

4. Erantzukizun eta berme-erregimena
Argitaratutako informazioak aldaketak jasan ditzake, adibidez, zerbitzuen erabilgarritasunean, moduetan edo prezioetan. Horrenbestez, erabiltzaileari aplikagarriak izango zaizkio kontratazioa egiteko unean www.azkoitiazpeitia.eus-en argitaratutako lege baldintzak.
XEYEk zera adierazi nahi du, bere posibilitateen barruan eta teknologiak baliatzen duen heinean, antolaketa eta teknika aldetik neurri guztiak hartu dituela web gune honek funtzionamendu txukuna izan dezan eta birus eta beste elementu kaltegarri batzuk saihesteko. Nola nahi ere, kontrolaezinak diren beste atal batzuk ezin izango ditu bermatu: a) www.azkoitiazpeitia.eus web gunean jasotzen diren eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasuna; b) Jasotako edukietan akatsak izatea edota arazorik izanez gero horiek konpondu ahal izatea; (c) birus eta beste elementu kaltegarrien gabezia web gunean; d) Harturiko segurtasun neurrien eraso ezintasuna; e) www.azkoitiazpeitia.eus atariak harturiko segurtasun-neurriak gainditu dituen erabiltzaileak sor ditzakeen kalteak.
Kaltetuen aurrean erabiltzailea bera izango da errudun, bere izenean bidali edo ekoiztutako eduki kaltegarriengatik edota web gunea bera, eduki eta zerbitzu kaltegarriak baimenik gabe erabiltzeagatik.
XEYEk beregain hartzen du www.azkoitiazpeitia.eus web gunera sartzeko aukera bertan behera uztea, aldi baterako, aldez aurretik abisatu gabe, tartean webgunea hobetzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo mantenamendu lanak baldin badira. Hala eta guztiz ere,ahal den neurrian, web guneko zerbitzuak etetea erabakitzen baldin bada, erabiltzaileek garaiz izango lukete eteteko ordu eta egunaren berri. Web gunean bertan argitaratuko du.
www.azkoitiazpeitia.eus webgunean egon daitezkeen estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete, zeinetan XEYEk ez duen ardurarik, ez baitu haietan kontrolik. Helburua erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea da, ondorioz, erabiltzailearen erantzukizuna bakarrik da edukietan sartzea haiek arautzen dituzten erabilera baldintzetan. XEYE ezin da erantzule izan gure webgunera hiperestekak barneratzea erabakitzen duten hirugarrenen webguneez.
XEYEk ez du ardurarik erabiltzaileek egin dezaketen bere webguneko edukien edo zerbitzuen erabileraz, ezta erabilera baldintza hauek errespetatzeaz. Izatekotan, XEYEk aukera du dagokien neurri legalak hartu eta beharrezko prozedurak abiarazteko erantzukizunak egozteko, indarrean dagoen legearen, etikaren eta ordena publikoaren aurkako jardunarengatik, baita ohartarazi eta kendu ere edozein adierazpen arrazista, diskriminatzaile, sexista, difamatzaile, laidogarri, iraingarri, lizun edo oinarrizko arau etikoen aurkakoa dena.

5. Pribatutasun politika

XEYEn konpromiso irmoa dugu gure erabiltzaileen pribatutasunarekin. Zure izaera pertsonalek jasoko duten datuen trataerari buruzko informazio guztia eskuragarri dago honako estekan: Pribatutasun politika

6. Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Teknologia honen erabilerari buruzko informazio guztia honako estekan eskuragarri dago: Cookie politika

7. Iraupena eta aldaketa
XEYEk beregain hartzen du egun www.azkoitiazpeitia.eus erabiltzeko ezarri diren baldintza orokorrak zatika edo osorik aldatzeko eskubidea. Aldaketak web gunean garaiz iragarriko dira. Era berean, aldez aurretik iragarri gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubide osoa du, hain zuzen, edukiak eta zerbitzuak moldatu edo kentzeko; horrez gain diseinu eta irudi aldetik, eta kokapen aldaketak egin ahal izango ditu. Ondorioz, web gunea egun indarrean dauden baldintza orokorren baitan erabili beharko bada ere, noizean noiz erabilpen baldintzak berrirakurtzea komeni da.
Berariazko baldintzaz gain, XEYEk bukatutzat eman dezake, bertan behera utzi edo eten zerbitzua, abisurik gabe, web guneko edukietara sarrera eta ez du horregatik Erabiltzaileak ordainik exijitu ahal izango.

8. Legedia aplikagarria eta eskumeneko konpetentzia
Legedia aplikagarrietan eta eskumeneko konpetentzietan ezarritako araudiak zuzenduko ditu XEYE eta Erabiltzailearen arteko harremanak. Dena den, arautegiak eskumenetan babestea.Hala ere, arautegiak alderdiak auzitegi baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, XEYEk eta Erabiltzailea, legozkiekeen beste edozein auzitegiri uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien mende jartzen dira.




Babesten dute:



XEYE

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitiazpeitia@azkoitiazpeitia.eus


Legezko Abisua|Pribatutasun Politika|Cookie Politika

© AZKOITIAZPEITIA 2021

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ