ALEJANDRO GOMEZ-EN OMENEZ

Balore eta balio hauen enbaxadore honenetako bat Alejandro Gomez izan da. AzkoitiAzpeitia lasterketako ikurretako bat. Ekainean gaixotasun larri-zendaezin bat detektatu zioten, guztion zorigaitzerako eta duela gutxi utzi gaitu.

Gaixotasunaren berri izan genuenean, argi izan genuen edizio honetan Alejandrori, berak eskainitako esker ona itzuli behar geniola omenaldi gisa.
Hori dela eta aurtengo mezuak Alejandrok, gure lasterketan eta atletismo munduan transmititu dituen baloreak zabaldu nahiko genituzke.


"KORRIKA EGINEZ BIZITZEN IKASTEN DUZULA" ERAKUTSI DIDAZU

Ez zela erraza izango esan zenidan
eta ez da izan.
Baina hortxe izan zaitut, ondoan.
Indarra eman didazu, lana gogor egiteko eta beldurrak uxatzeko.
Barre eragin didazu eta lagun izan zaitut.
Eta modu harrigarrian, "korrika eginez bizitzen ikasten duzula" erakutsi didazu.
Ez dakit zer-nolako oztopoek zailduko duten nire bidea.
Baina benetako helmugara iristen naizenean
prest nagoela esango dizut.
Aupa zu!
AUPA!


AZKOITIAZPEITIA MARATOI ERDIA
Alejandro Gomez-en omenez


AUPA!

Azken urteetan egin dugun bezala, goi mailako lasterketa hau ezagutaraztera eramateko aurtengoan AUPA! goiburua sortu dugu, lasterketa ahalik eta ondoen aurkezteko eta komunikazio plan bat aurrera eramateko.

Protagonismo berezia ematen diogu,"AUPA!" esloganari, letrak bi runner-en (emakumea eta gizona) irudiaren artean tartekatuz. Horrela, norberaren burua gainditzeko deia hitzez eta ikusmenez nabarmentzen dugu, eta maratoi erdi bat defendatzen dugula islatzen dugu.


PAREKIDE

Protagonisten estilismoak markako lurralde nagusietako bat transmititzeko asmoz aukeratu dira. "Eliteko korrikalarien eta korrikalari herrikoien arteko batasuna". Emakumeak eliteko korrikalariak ordezkatzen ditu eta gizonak korrikalari herrikoiak.

AUPA!

"AUPA" osatzen duten letrak interpretazio ugari egiteko moduan kokatuta daude:

Hasieran, letren ibilbidea bisualki egiten dugu eta argi irakurtzen dugu "AUPA", baina grafikoan begiratzen badugu, argi eta garbi bereizten ditugu leku desberdinetan kokatutako bi letra-multzo.

1- Bi "A" goialdean lerrokatuta eta altuera berean kokatuta.
2- "UP", erdialdean eta behealdean kokatuta.
- "A" AZKOITIAZPEITIko inizialak dira. Bigarren "A"k handiagoa du bere intonazioa bisualki nabarmentzeko tamaina.
- "UP", "GORA" esan nahi du ingelesez. Gogoari lotutako adierazpen bat: "GORA"!.

Horrela, esloganaren esanahia indartzen dugu, konposizioari dinanismoa ematen diogu eta markarekin lotura zuzena sortzen dugu modu minimalistan.


SORTZAILEA ETA ERAKARGARRIA

Harridurazko zeinuak animoa adierazten du, eslogana indartzen du eta edizio honen ikur identifikatzaile bihurtzen da. Markako aplikazioetan elementuen arteko bereizgailu gisa erabiliko dugu, formari eta edukiari dagokienez koherentzia-plus bat emanez.

Haren formak ere bide-marra bat adierazten du errepidean, eta sakontasuna ematen dio osaerari.

Eslogana erdialdean kokatzen dugu, grafikoari simetria eta oreka emateko. Horrela, formak, letrak eta irudiak bloke bakar batean batzea lortzen dugu, erakargarritasun bisual handiagoa lortuz.

Eta azkenik, markaren sinboloarekin (pultsazioa) sinatuko dugu gure grafikoa.






Babesten du:

XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitiazpeitia@azkoitiazpeitia.eus


© AZKOITIAZPEITIA 2021

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ